Baldin eta sektore bat baldin badago prozesatzeko edo mekanizatzeko orduan zailtasun handia duten prestazio altuko materialak erabiltzea eskatzen duena, sektore hori aeronautikoa da. Erabilitako materialaren problematika espezifikoari horrelako piezek berezkoak dituzten beharrizan dokumental eta dimentsionalak erantsiz gero, honakoa dugu emaitza: aeronautika bezalako sektore batentzat lan egiteak lan ondo eginarekiko halako gogo eta konpromisoa eskatzen ditu, non, oso enpresa gutxi dauden erroka horri aurre egiteko prest. TAES da enpresa bakan horietako bat, eta argi utzi nahi dugu sektore honetan jarraitzeko dugun asmo sendoa.
NORENTZAT EGITEN DUGU LAN?
- Sektore aeronautikora zuzendutako exijentzia altuko piezak egiten dituzten enpresentzat.
- Sistema hidrauliko eta neumatikoak bezalako osagai fluitu mekanikoak, hegaldien kontrol sistemak eta erregaiaren kontrol sistemak eta lurreratzeko trenak, mundu mailako fabrikanterik garrantzitsuenen hegazkinei atxekiak, egiten dituzten enpresentzat.
ZER ESKAINTZEN DIOGU SEKTORE AERONAUTIKOARI?
- Era guztietako materialen zulaketak: aluminiozko aleazioetatik hasi eta INCONELa bezalako material super aleatuetaraino.
- Bezeroen eskakizun geometriko eta dimentsional altuenei erantzuteko moduko zehaztazun maila handia zulaketetan.
- Geometria oso bestelako piezekin lan egiteko gaitasuna: Biraketa elementuetatik hasi eta prisma elementuetaraino.
- Giza talde prestatu eta eskarmentu handikoa, hala dokumentuen tratamenduan nola maila teknikoan, sektore honetarako fabrikatzen diren elementuetan.