Sektore aktibitate ezberdinentzako piezak mekanizatzen dituen industria-sare zabal baten erdian dago kokatua TAES. Faktore horrek eragin du TAES gaur egun den bezalakoa izatea. Gure helburua da, sare horretako enpresekin ez ezik, gure ingurunean egon ez arren eskakizun handiko zerbitzua behar duten beste berri batzuekin ere harreman estuan jarraitzea.
NORENTZAT EGITEN DUGU LAN?
- Mekanizazio enpresa txiki eta ertainentzat.
- Dimentsio handiko piezak mekanizatzen dituzten enpresentzat.
- Hemengo nahiz atzerriko gure inguruneko enpresentzat.
ZER ESKAINTZEN DIO TAES-EK MEKANIZAZIO SEKTOREARI?
- 3-250mm bitarteko zulaketa diametro gama handia.
- Ekoizpen baliabide txukunak, bezeroen epe muga estuen barruan lan egitea ahalbidetzen digutenak.
- Xehetasun tekniko berezietako piezekin eskarmentu handi duen gizataldea.