Zinezkotasuna, ofizioa, bizkortasuna eta gaitasuna
-
ZINEZKOTASUNA
Historia, iragana, gertutasuna, zintzotasuna
Zinezkoa izatea funtsezkoa da pertsonengan eta euren esperientzietan oinarritutako historia balioztatzeko orduan. Gauzak diren bezala kontatu behar dira, gardentasun eta zuzentasun guztiarekin. TAESen denak du zergatia edo azalpena, denak du beregan esperientziaren gainbalioa, denak du izaera berezi bat, bakanak egiten gaituena.
-
OFIZIOA
Lan ongi egina, bermea, xehetasuna, eskarmentua
Enpresa eraiki dutenen ahaleginari eta tinkotasunari esker, maisutasuna eskuratu dugu, eta halako trebetasuna geureganatu dugu non egiten dugun lan guztietan nabarmentzen den. Ofizioak funtsezko balioa du TAESentzat, iraunkortasuna, lana, gertutasuna, enpatia eta know how-a ematen dituelako aditzera.
-
BIZKORTASUNA
Enpatia, jardunaren aldekoak, erabakiak hartu, konponbideak jarri zaleak
Epe barruan erantzuteko gaitasuna da bereizten gaituen gakoetako bat, hots, erantzun egokiena eperik onenean. TAESek leialtasuna finkatzen du balio gisa, bezeroen beharrei erantzun azkarra emateko gai delako eta dedikazioa eta jarrera bermatzen dituelako, eskaintzak jasotzen dituen momentutik produktua bidaltzen duen arteko epean.
-
GAITASUNA
Indarra, elkartasuna, etorkizuna, taldea
TAES erantzuten duen enpresa da, fidagarria, eta hori du berme aitortua. Gure produkzio kapazitatea prozesuan, gestioan eta arlo komertzialean eragiteko gaitasunean islatzen da. Onenekin batzen gara, geure indarra geure espezializazioa baino haratago heda dadin.
- 1