1971tik hona, gure izaeraren errespetoan oinarriturik, etengabe eboluzionatzen ari gara.
Gure ahaleginak soluzio onenak aurkitzera bideratu ditugu, eta espezializazioak eboluzionatzeko aukera eman digu, eskarmentuan eta jakiturian irabaztekoa eta gure lana merkatuaren beharretara egokitzekoa.
1971 Sorrera: Zaldibarko herrian.
1980 Berrizko herrira tokialdatu; gaur egungo egoitzara, alegia.
1984 Tamaina handiko zulaketa sakoneko lehen makina jartzen dugu martxan.
1987 Martxan jartzen dugu tamaina handiko zulaketa sakoneko bigarren makina, 180mm diametroko zulaketak egiteko gai dena.
1992 Pieza seriatuen zulaketa sakoneko makinen parkea handitzen dugu.
1997 Instalazioak 1800m2tan handitzen ditugu. Era berean, 16 tona altzatzeko ahalmena duten hainbat garabi ezartzeaz gainera, bigarren zama-nasa eraikitzen dugu.
2000 Tamaina handiko zulaketa sakoneko beste bi makina jartzen ditugu martxan.
2006 200mmko zulaketak egiten dituen beste makina bat jartzen dugu martxan.
2009 Instalazioak beste 1000m2tan handitzen ditugu.
2010 Bi makina berri jartzen ditugu martxan, eta hala, askoz aukera zabalagoa dugu 250mm diametroko zulaketak egiteko.
2011 50 tonaraino igotzen dugu piezak altxatzeko ahalmena.
2014 Instalazioak azalberritu eta korporazio irudia aldatzen dugu.