Geure espezializazioa zuzendua dago bezeroek planteatzen duten zulaketa sakoneko edozein arazori irtenbiderik onena ematera; 3 eta 350mm bitarteko diametroko zuloak eta 10 metroko luzerainokoak, hala alde batetik besterainokoak nola itsuak, edozein material mota eta geometría piezatan.
Bat eta lau ardatz bitarteko ekipoak ditugunez, gai gara edozein tamainatako fabrikazio loteak gestionatzeko. Halaber, gure instalazioak manipulazio baliabide egokiez hornituak daude gure bezeroen materialak egoki kudeatzeko, hala materialen kargatze eta hustutzearen ikuspuntutik, nola biltegiratzearenetik.
Gaitasun tekniko horiek guztiek, gizatalde profesional, konprometitu eta eskarmendu handiko bati gehituta, funtsezko bihurtzen gaituzte sektore askotara zuzendutako piezen mekanizatze prozesuan.
PIEZEN PRESTAKETA GURE ZERBITZUAREN BARNEAN DAGO
Plaka eta ardatz eszentrikoen (30mm baino handiago edo txikiagokoak) zulaketarako pieza industrialak prestatzen ditugu. Zulaketaren aurretik piezen prestaketa optimoa lortzeko, diametroaren beharretara pestatzen dugu prozesu bakoitza.
PIEZEN PRESTAKETARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO IRAKURRI.
ZERGATIK IZAN KONFIANTZA GURE ZERBITZUAN?
-
Estatu mailan liderrak gara zehaztasun handiko zulaketa sakonetan, eta geure bezeroentzako erreferentzia nabarmena, mekanizatu mota horietan.
-
TAES, S.L.-ek 1971tik darama merkatuan ezagutza eta esperientzia erakusten zehaztazun sakoneko zulaketen mekanizatuan.
-
Gizatalde profesional, formatu eta esperientziaduna dugu, gure bezeroen proiektuak era eraginkorrean kudeatzeko gai dena.
-
Zulaketa sakoneko 25 makina baino gehiago edukitzeak aukera handia ematen digu gure bezeroen eskaerei epe barruan erantzuteko.
-
4.000m2-ko egoitzak eta gure manipulazio baliabideek erraztasun handia eskaintzen digute bezeroek gure esku jarritako materialen karga, deskarga eta biltegiratzerako.
-
Neurri askotako diametroko zulo sakonak egiteko tresnak ditugu, 3 – 350mm bitartekoak, gure bezeroen eskariei eran egokian erantzuteko.
- 1